JOKO EGITURA
Joko mota
Trinketean
eskuz binaka euskal pilotako zeharkako jokamoldea edo jokamolde ez zuzena
da, horma baten kontra jokatzen delako.
Duelu edo norgehiagoka mota
Izenak
dioen bezala, duelua edo norgehiagoka bi biren aurkakoa da, oposizio
kolaboraziokoa. Elkarrekintza horretan, espazioaren erabilera indibiduala
komuna da, hau da, pilotariak kantxan zehar nahi duten eremuan kokatu daitezke.
Instalazioa
Kasu
honetan, eskuz binaka trinketean nola jokatzen den ari gara aztertzen; beraz,
trinketearen ezaugarriak azalduko ditugu: trinketean bi eremu bereiz ditzakegu,
kantxa eta ikuslearen eremua.
Trinketea
lau zatitan bana dezakegu:
- Zorua; pilotariaren aurrean dagoen horma, edo frontisa;
- Eskuin horma
- Ezker horma
- Eta pilotariaren atzean dagoen horma, edo errebotea.
Marrazkietan klik eginda handitu egiten dira. |
- Ezker horma eta errebotearen beheko aldean galeria bat dago ikuslearentzat. Galeria horren horma bertikalean (kantxara begira) sarea jartzen da.
- Galeria horren goiko aldeko horma horri aldiz, teilatua deritzo.
- Frontisaren eskuinaldean xiloa, iparraldean soilik, (lauki formako barruranzko zulotxoa) dago, txapatik 40cm-ra.
- Eskuin horma eta frontisaren artean frailea dago, bi hormen arteko angelua estaltzen eta pilotaren norabidea aldatzen duen alaka.
- Instalazioa bertikalean bi zatitan banatzen duten bi txapa daude: batetik, behekoa, eta bestetik, goiko mugak markatzen dituena. Bi hauek pilotaren talka indargabetzea dute helburu.
- Belarriak ezker eta eskuin horman dauden jaitsiguneak dira, sarez estalia.Guztira trinketeak 30m luzera du eta euskal pilotako instalazio ofizialik txikiena da.
Eskuz jokatzen den jokamoldea denez ez da inolako erreminta berezirik erabiltzen, eskua eta pilota soilik. Kautxuzko nukleoa duen eta larruz bilduta dagoen pilota erabiltzen da, kasu honetan, nagusietan 60cm-ko diametroa izatera ere irits daitekeena. Frontoikoak baino bigunagoak dira eta bote txikiagoa dute.
Sakea eta errestoa
Gainera,
jokamolde honetan ez dago pasa-rik. Honek esan nahi du pilotakadak, ona izateko, ez
duela marra baten aurretik punpa egin beharrik. Baina, sakea ona izan dadin,
lehen esan bezala, faltako marra gainditu behar da. Bi jokalarietatik edozeinek
sakatu ahal izango du, hori bai, sakatzaileak gainontzekoak adi daudela
ziurtatzeko “jo” edo “ba” oihukatu beharko du. Sakea egiteko, pilota jo baino
lehen botea ematea beharrezkoa izango da.
Sakea
egin ondoren, errestoan pilota frontisera eraman behar da; lehenengo talde
batek eraman behar du eta jarraian besteak. Binaka jolastuagatik bikoteak ez du
zertan txandakatu pilota eramateko orduan.
Tantoa irabazi eta galtzeko moduak
Jokoan
falta izateko edo tantoa galtzeko era ezberdinak daude:
· Sakean, pilotak frontisean
jo ondoren, pilotak faltako marra gainditzen ez duenean;
· Pilotak joko-eremua
mugatzen duen marra edo txaparen bat jotzen duenean;
· Mugetatik kanpo
irteten denean (frontiseko beheko txapatik behera edo goiko mugetatik gora, eta
alboetako mugetatik kanpora, belarrietara). Hori pilotak frontisa edo zorua jo
baino lehen gertatzen bada, pilota azken jo duenaren falta izango da;
· Bigarren punpa egin
baino lehen pilota eramaten ez denean; teilatuko punpek ez dute kontatzen, ezta
ezker eta eskuineko hormetan egiten diren punpek ere.
· Sakea egin ondoren
pilota sareratzeko beharrezkoa izango da faltako marraren altueran sarean
dagoen zinta gainditzea. Hau gertatuz gero, berdin du punpaz edo punparik gabe
sareratu den. Jokoan zehar, sarearen edozein aldetara botaz, tanto zuzena
izango da.
Markagailu mugatua
Jokamolde
honetan, lehenengo 50 puntura iristen denak irabaziko du. Beti ez da hala
izaten, batzuetan ikusgarritasuna ez galtzeko edota partida luzeegia ez
izateko, 40ra ere jokatu ohi da. Mundialetan 15eko jokoak daude (2012ko Iruñako
mundialeko berrikuntza). Bi joko irabazita partidua irabazten da eta 1 eta 1
egiten bada, hirugarren bat jokatuko da 10 puntura.
JOKO EKINTZAREN DESKRIBAPENA
Nor da sakatzailea? Zeintzuk dira sake motak?
Sake motak bereizten dituena pilotaren norabidea da.
Frontisera bidali ondoren, alboko paretekin jokatzen da:
- Ezkerreko pareta ukitu eta teilatutik irristatuz errebotearen
eskuineko aldera, zuloan geratuz eta errestoa oso zail utziz. Hala ere,
sake mota hau oso zaila izaten da.
- Klasikoena, bestetik, zabaletik (eskuinetik) sarerantz (ezkerrerantz)
bideratzea, nahiz eta sarera ez sartu, aurkariaren posizioa zailduz.
- Azkenik, zabaletik (eskuinetik) zabalera (eskuinera), aurkaria
ezustean harrapatuz.
Pilotari askok beti sake berbera erabiltzen dute oso garrantzitsua baita tanto asko eskuratu ahal izateko.
Sake-errestoan, sakatzaileen eta errestokoen ohiko
kokapena
Sake egoeran sakatzailea frontisera hurbiltzen da, normalean,
eta bere bikotea kantxaren erdialdean geratzen da.
Errestoko bikotea sarea babesten geratuko da, saretik
oso gertu, normalean. Bietako batek aurrealdea babestuko du eta besteak
atzealdea, honek zabalera ere zainduz.
Joko egoeran bi taldeetako aurrelariak frontisetik gertu
jartzen dira, saretik oso hurbil. Batzuetan, sarea heltzera iristen dira.
Aurrelarien rola tantoa egitea da.
Atzelariak kantxaren gainontzeko zatia babesten dute,
hauen rola jokoari jarraipena ematea izanik.
Epailearen kokapena
Epailea kantxaren zabalean kokatuko da, jokoa ahalik eta gutxien oztopatuz. Pilotak epailea joz gero, "buelta" izango da, hau da, tantoa berriro jokatuko da.
Jokamoldeko kolperik ezagunenak eta erabilienak
- Bolea: pilota airez jotzea eskuarekin goitik beherako mugimendua eginez. Pilota
mozteko (tantoa egiteko), buru gainetik ez pasatzeko, eta pilotak sarea
ukitu ez dezan erabili ohi den kolpea da.
- Sotamanoa: pilota airez jotzea eskuarekin behetik gorako mugimendua eginez.
Normalean, pilota atzera botatzeko kolpea da
- Efektua: pilotak norabide ziurgabe bat eraman dezan egindako kolpea. Dejadetan
oso erabilia da aurkaria ezustean harrapatzeko.
- Eskua itxita emandako
kolpeak. Bereziki, Mexikon erabilia.
Jokaldirik
ohikoenak (pilotaren norabidea)
Hauek dira jokamoldeko jokaldirik ohikoenak:
- Sareratzea: pilota sarera bideratzea punparekin edo punparik gabe, tanto zuzena
lortzeko.
- Teilatura botatzea: pilota teilatura bidaltzea. Bertan pilotak punpak egin edo irristatu
daiteke. Askotan, pilota erreboteraino bidaltzea bilatzen dute.
- Frailera botatzea, horrela, pilotaren norabidea bat-batean aldatu, eta errestoa asko zailduz.
Pilota aukeraketa eta pilota motak
Pilotaren aukeraketari ez zaio denbora gehiegirik eskaintzen mundialetan, izan ere, pilota guztiek berriak izan behar dute. Piloten artean ez dago ezberdintasun handiegirik: biziagoak, motelagoak… daude.
Gero, hiru edo lau pilota uzten dira saskian eta sakatu
behar duen bikoteak aukera dezake jolasteko hobekien datorkion pilota.
Hasiera batean, 98g. inguru dituen pilotekin jokatzen da eta normala den bezala, pilotak denbora pasa ahala, botea galtzen doaz .
Hasiera batean, 98g. inguru dituen pilotekin jokatzen da eta normala den bezala, pilotak denbora pasa ahala, botea galtzen doaz .
Jokamolde honetako berezitasunen bat
Esan dezakegu,jokamolde honen berezitasunak istalazioekin harreman estua dutenak direla, hala nola, teilatua, sarea,
frailea, xiloa eta belarriak. Horrez gain, frontoietan ez bezala, trinketeak
kontra kantxaren ordez eskuin horma du.
Trinketea luzeeran motza izanik, ohikoa da pilota
erreboteraino iristea. Teilatua egoteak ere hori errazten du, bertan emandako
punpek edo irristatzeek ez baitute kontatzen.
Gainera, trinketean izkina asko daudenez eta pilotaren
norabidea aldatzea ohikoa denez, pilotariak indartsua baino, teknikoa, abila
eta bizkorragoa izatea komeni da.
Azkenik, Unai Alvarez pilotari mundialistaren
esperientzia eta eskuz binaka trinketeak munduan duen hedapena eta selekzioen nondik norakoen berri
izateko, bideoa hauek txertatu ditugu.
ERREFERENTZIAK
Liburuak
Eusko Jaurlaritza
eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza (2002ko Abendua). Gure kirolak: Joko
araudia. Pilota.
Bideoak
Golpéos básicos de “la
pilota valenciana” [mp4] (2011) Valentziako Hezkuntza Fisikoko irakasleak: http://www.youtube.com/watch?v=QGVLV_xXAgo
Unai Alvarez-i
egindako elkarrizketa [avi] (2012). Balerdi, I., Dorronsoro, S., Fraile, O., Garikano, M.
http://www.youtube.com/watch?v=fAMRJj8wFoI&feature=relmfu
Irudiak
Trinketea, eta
xiloa eta frailearen irudiak Googletik
hartuta daude, gero gainean Paint programarekin
eranskin batzuk eginda.
Gainontzekoak,
jokoan eta sake egoeran pilotarien kokapenaren irudiak, Paint programarekin egindakoak dira.
EGILEAK
Balerdi Echeverria,
Iban
Dorronsoro Alegria,
Sara
Fraile Urra, Odei
Garikano
Belaunzaran, Maddi